Itzalkina


doniUdako goiza miraila bat da, ispilu bat, itsasbazter bakar batek eskaintzen dituen aukera desberdinak ikusteko talaia parekorik gabea; bai behintzat zeru gain eguzkia jaun eta jabe delarik. Eta nire itsasbazterrean anitz dira harat-honat dabiltzanak goizaren abaroan: autotik trasteak atera eta hondartzara abiatu den familia adibidez, saltoka eta irribarretsu, aita salbu, itzalkinaren xerka itzuli behar izan baitu mekauendioska; edo bi mutiko gazte bestela, surf taula eskuetan hartu, neoprenozko jantzi beltza gerriaren bueltan bildu, eta heien gorputzaren ederra kresalari eskainiaz; amu anitzeko koraina erakusgai dakarren arrantzalea ere igaro da nire begipetik, ordu ilunak txibien xerka aritu ostean deskantsua hartzeko bidean, eta, azkenik, ondoko aulkian, liburu bat irakurtzera eseri den 50 bat urteko emakumea. Erdi eguzki, erdi itzal, plazer betean dago, harik eta musua gorri-gorri eta kopeta izerdi patsetan duela, ur ondoko muinotik korrika jardun den gizon bat hitz egitera heldu zaion arte:

-Bonjour Madame, vous avez l’air heureux avec ce beau temps (Egunon emakumea, zoriontsu dirudizu eguraldi eder honekin).

-Oui mais j’ai entendu dire que ce soir cela va changer (Bai, baina gauerako aldatu egingo dela entzun dut).

-Ah pourtant moi j’ai entendu qu’il ferait beau toute la semaine (A, ba, aste osoan eguraldi ona izango dugula entzun dut nik).

-Pourvu que vous ayez raison, passez une bonne journée (Ea hala den eta arrazoi duzun, pasa egun on bat).

Gizonak ere agur erran dio, eta bere bidetik joan da, pozik, arima bakarti bati konpainia pixka bat eskaini diola pentsatuko balu bezala, «mission accomplie»; ni ere pentsakor gelditu naiz, ederra delako bizilagunak elkarrekin solasean ikustea, elkarri egun on bat desiratzen, adeitasunez, eta eguraldia gure zorionaren zatien jabe dela pentsatzen dudalako bestalde;
baina, une horretan, emakumeak hitz egin dit:
Porquoi certains éprouvent le besoin de venir parler de la pluie et du beau temps?
Alegia, ez duela ulertzen eguraldiaz hitz egitera hurbiltzen diren horien beharra.
Buruarekin baietz erran diot, baina isilik gelditu naiz, ez baitakit nola agurtu uda eguzkitsu bat opa gabe.

buia

GARA egunkarian argitaratua (2014-07-28)

Argazkiak: Alejo (Garuna Bor-Bor)

La herida


hautsiEntra
en la habitación de los niños
y mira
su hermosura,
admira,
y
contempla con dulzura
que no hay dolor,
ni siquiera
herida,
que no existe
nada más bello
que verle a el
dormido
y a ella
dormida.
Desea
que tengan
una buena noche,
que sea
un buen viaje de ida,
de mejor retorno
y fiesta
de bienvenida.
Acaricia lentamente
sus mejillas,
susurra dulcemente
en su oído, un:
hasta luego
y dos:
te quiero.
Pero hoy,
como la brisa inadvertida
que penetra
por la ventana entreabierta
dales un trocito del beso
que fue creado a su medida;
un beso que sea suave
como si fuera eterno
como ese,
ese,
un beso
de despedida.
Como si tus labios
fueran un barco
que navega sigiloso
por una senda prohibida,
sin perder el rumbo
pero a la deriva.
Y que se acomoden ahora
en el efímero placer
del oscuro anochecer,
que
esa luz perdida
se alejará
del sueño
y amanecerá
enseguida.
Y entonces,
los niños,
volverán a abrir sus ojos
y serán devueltos
a la vida.
Porque la suerte
de haber elegido el destino
nunca olvida,
judío Sionista,
que vuestros hijos
no nacieron
en nuestra Palestina
querida,
sino en esa tierra vuestra
que os fue prometida,
por aquel
que ayer os bendecía
y quizás hoy
os maldiga.

kada

 2014ko uda

Margoak: Daniel Martin

Ortografoak


Hitz

Hizkien itsasoan ortografo bilakatu ohi zaretela erran dizu, eritasun bat sendatu ahal duen medikuaren gisako, eta zuk nora ezaren naufrago bazinate bezala hartu duzu aipamen hori, beti zerbaiten xerka, izan uharte eder, edo izan zurezko lema;
baina erran duena pentsatzeko denbora baliatu ostean, hitzen oihanean galtzen diren arima bakartiak zaretela ulertu diozu, ortografiaren argia atzeman eta iman bat bailitzan bide zuzenera erakartzen zaituztetelako berak.
Poesia ezarri behar baitiozu zure izateari, hobe hori kakingarri bat zarela pentsatzea baino.
Nahiz eta, laburpen azkar eta zehatz bat egin behar bazenu, purista deitu dizula erranen zenukeen.
Hizkuntza, zure, eta zu bezalakoen esku balego bezala portatzen zaretelako sarri, sarriegi.
Uda, itsasbazterrean larruazala beltzatzen pasa edo barnetegi bateko ikasgelaren zokoan, bien tarte horretan diferentzia nabarmena baitago. Hori aitortu dizu azkenean, bere lan orduen pausa, burua estutu eta lanean jarraitzeko baliatzen duen bitartean, zuek, firin-faran zabiltzatela, berez jaso zenutelako hizkuntzaren trebezia, esfortzurik egin behar izan gabe.
Ez legokeela gaizki, noizean behin, «hau ez da horrela erraten» edo «hau horrela erran behar da» adierazi ordez, gaizki hitz egiten duela leporatuko bazenio bezala, goxoagoa izan, eta bere meritua errekonozitzea lehenik eta behin.

Baina zertaz ari den galdegin diozu orduan, eta zurekin eduki duen elkarrizketan lau aldiz hitza kendu eta akatsak zuzendu dizkiozula aitortu dizu, zuretzat, erraten zuenak baino nola erraten zuen garrantzitsuago balitz bezala.
Adibidez, «etxean nintzen sartu eta ohartu ere zein bakarrik bizi naiz» kontatu dizunean.
Ados, hitza moztu diozula onartu diozu azkenik, baina hori ez dela ortografo izatea, ez duela arrazoi, gramatika dela hor gaizki, beraz, izatekotan,
gramatiko bat zarela.

PA

GARA egunkarian argitaratua (2014-07-21)

 

Partizan


maze2

Partizan, herrien bihotzera bidaiatu eta gozatzeko manera bat

Izan zen garai bat oporrak udako egunekin lotzen zirenak, agian, haur denboretako bizi manerek behartuta, lanetik deskantsu egun batzuk hartu eta familiarekin baliatzeko epealdia garai horretara mugatua zelako nagusiki, edo jendearen poltsikoetako diru soinuak ez zuelako oihartzun handirik beste urtaro edo hilabeteei behatzeko bestela. Baina garaiak bezalatsu, oporrak egiteko ohitura eta moduak ere aldatzen joan dira eta, egun, bidaiekin lotura handiagoa daukate aisialdirako egunek, oporraldiek, eta haien prestakuntzan diferentzia nabarmenak ageri dira, ez baita gauza bera bidaia-agentzia baten esku uztea antolakuntza guztia, norberak Interneteko ehunka leiho zabaldu eta haietatik zerbait atzematea edo datorrena datorrela ustekabeko abenturan bidaiari bilakatzea. Hiru manera desberdin hauetako bakoitzetik badu zerbait Partizan Bidaiak agentziak, Arturo Villanueva iruindar gazteak urte honen hastapenean sortuak.

Partizan bidaideak(1)

Halabeharrez sorterritik kanpo bizitzera behartua izan da Arturo azken urteotan, eta geldirik egoteko gogo guti izaki, Irlandan pasa zituen urteak zerbaiterako balia zitzakeela bururatu zitzaion egun batez: «4 urte neramatzan Irlandan, Belfasten zehazki, eta bizitzea egokitu zitzaidan gizarte ttipi hartan txertatua sentitzen nintzen, bertako lagun anitz nituen, baita euskaldunak ere noski. Honela, guk hurbiletik, barnetik ezagutzeko aukera izan genuen Irlanda hura nolabait jendeari ezagutzera eman behar zitzaiola bururatu zitzaigun; hau da, hautsi behar zela Irlanda IRA, Guinnes eta errugbiarekin lotzen zuen plastikozko bertsio folkloriko harekin. Horrela, 2008an, Irlandanet sortu nuen lagun batzuekin batera, ikusi nahi zuen jende horri guztiari Irlanda matxinoa eta gaelikoa erakusteko, esperientziak partekatzeko».

Entzun bezain laster erakargarriak eta interesgarriak dirudite Arturoren hitzek, baina aipatzen dituen horiek hitz potoloak direla erran diogu, hurrengo galdera jorratu asmoz; hau da, zer nola erakusten den benetako Irlanda hori, nola partekatzen diren esperientziak, eta abar. «Begira, Euskal Herrian badakigu dezente abertzaletasunari buruz, behintzat bai sentimendu hori zer den, eta antzeko herriekiko gure sinpatia handia da, beren nortasuna babestu, aldarrikatu eta askatasun eremuak handitu nahi dituzten herri horiekiko, baina sarritan ez dakigu askorik horiei buruz. Gero badaude klixeak ere; hau da, euskaldunok kanpotik begiratuta hedatzen dugun irudia zein da? Ez da gauza bera guri buruz Espainian galdegitea edo Irlandan, hedabide handiak segitu dituztenek jada irudi bat egina daukate, behin edo bitan bisitatu gaituztenek beste bat, hedabide alternatiboak segitu edo bertako lagunak dituztenek beste zerbait erranen dute guri buruz, eta horrela luzaz ari gintezke. Guk harreman sare handi bat egina geneukan Irlandan, eta hura baliatu nahi genuen, adibidez bake prozesuaren nondik norakoak jakin nahi zituen pertsonari desira hura erraztuaz, zuzenean protagonistetako batzuekin elkarraldiak antolatuta esaterako, presoen ordezkariekin edo mugimendu errepublikanoko kideekin, eta haiei entzunaz, galderak eginaz informazio maila handitu zuten gurekin bidaiatu zutenek».

Pentsatzeko denbora hartzen du hau guztia erran eta hariari eutsi eta aitzineko galdera horien erantzuna hornitzeko asmoz. «Guk, ideia eta balio askatzaileak izanik, eraldatzaileak, alternatiboak eta aurrerakoiak, edo nahi diren adjektiboak jarrita, izaera eta bizitzeko manera bat dugu, eta halakoak diren anitz eta anitz dabiltza hor zehar… bueno, ideia horiek partekatzen ditugunontzat ikusi genuen ez zegoela eskaintzarik. Atal eta arlo desberdinetan sistemari alternatibak eraikitzen ari gatzaizkio, dela kulturan, elikaduran, hezkuntzan, kontsumoan… baina bidaiatzeko arloan edo turismoa ulertu eta egiteko orduan hutsune nabarmen bat badago. Arestian aipatutako gai horietan guztietan gure ideiekin koherente izaten saiatzen gara baina bidaiatzeko orduan zer egiten dugu? Bidaia antolatuetan edo taldekakoetan hala funtzionatzen al dugu? Guk gure ekarpen xumea egin nahi dugu arlo honetan. Bestalde, ikusi dugu jendea horren bila dabilela, badela bidaiak talde txiki batean eta bertakoen testigantzarekin aberastuta egin nahi duenik, eta izugarri eskertzen duela gainera aukera hori».

2013-06-23 10.11.512013-06-23 10.58.38

 

 

Begietara behatzen digu Arturok hizketaldi luze honen ostean, azalpenak argi gelditu ote diren zalantza balu bezala, baina hizlari aparta da, eta bestetik, badaki zertaz ari den, behintzat segurtasun hori igortzen du. Irlandanet proiektua arrakasta pilatzen joan zen, gero eta bisitari gehiagok hartzen zuen parte, eta sei urteotan izan da esperientzia errepikatu duenik ere. Horrela, bidaiatzeko eskaintza zabaltzeko desira loratu zitzaien, behintzat herrialde desberdinei behatzekoa: «Gehienbat Eskozia eta Korsika bisitatu ditugu azken urteotan. Eta izpiritu edo filosofia berari eutsi diogu bidaiatzeko orduan; bertakoekin ezagutu eta bertakoekin gozatu, hori izan da ardatza». Eta eskaintza guztiz zabaltzeko asmoarekin Partizan Bidaiak sortu zuten Irlandaneten zebiltzanek, baina horretan eragina izan zuen Arturok Ipar Euskal Herrira bizitzera joan behar izanak ere, Irlandan 9 urte eman eta gero ez baitu oraindik bere sorterrira itzultzeko aukerarik izan.

Eta sortu zutenetik hilabete batzuk iragan direlarik, Partizan Bidaiak zer den eta nola funtzionatzen duen galdegiteko aukera izan dugu. «Ipar Euskal Herri honetan `partitu’ hitza erabiltzen dute batzuek `joan’ adierazteko, partisanoak… lotura desberdinak ditu izenak. Herritik herrira egindako bidaiak dira gureak bestalde. 2014rako Irlanda, Korsika, Eskozia, Bretainia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herria eskaintzen ditugu, azken hau kanpotarrentzat, noski.

chefallsrd

Herrialde hauetara bidaiatzea aspaldiko ametsa izan dute gure bezero askok, (`bidaide’ hitza `bezero’ baino maiteago dutela adierazi du irriz segidan) baina hizkuntza delako, edo ezagutzarik eza, bakarrik bidaiatzeko beldurra bestela, bidaiarik egin gabe gelditu izan dira asko eta asko. Irudikatu 60 edo 70 urte inguruan dabiltzan euskaldun horiek, Irlandak beti atentzioa piztu izan dienak, baina ingelesa ez dakitelako hara abiatzeko gogoz daudenak oraino. Guk merezi duten aukera eskaini nahi diegu.

Horretarako, dena antolatzen diegu kezkarik izan ez dezaten: garraioa, lo egiteko ostatuak, otorduak, egitaraua, gidaria (azalpenak, itzulpenak, egun osoko laguntza barne, eta hangoekiko lotura), gure gidaria ez da artzain moduko bat, hala ere, e? Bidaiak parte hartzaileak izaten dira. Denon artean osatzen ditugu. Horrela, egun batean taldeak egitaraua aldatu nahiko balu edo baten batek denbora librea hartu nahiko balu, ez litzateke arazorik». Irrika piztu digu, eta jakin-mina indartu nahirik adibide konkretu bat edo bidaia bat azaltzeko eskatu diogu. «Agian, dakigunera eramateko, Irlandatik hona ekarri ditugunekin egindakoa azalduko dizuet, eta gauza bera pentsa ahalko duzue alderantziz: sei egunerako etorri ziren orain hilabete batzuk South Armagh eskualdetik, errepublikanoak denak, eta adin desberdinetakoak. Horrek dakarren aberastasuna deigarria zait; hau da, bidaia osoan elkarrekin ibilita harremanak sendotu eta esperientzien trukaketa sekulakoa baita”

“Bidaiak talde txikietan egin nahi izaten ditugu, gehienez 8 pertsona bilduta, baina irlandarren kasu honetan 17 izan ziren Euskal Herrian bisitari. Iritsi bezain laster gure herriari buruzko solasaldi bat ukan genuen. Hartarako gonbidatu genituen hainbat eragile, kultur munduko, politikari edo sindikalista. Bilbon izan zen, eta hura amaituta AEKren Kalderapeko elkartean afaria antolatu genien. Herri mugimenduko antolakunde batek kudeatzen duen lekuarekin harrituta gelditu ziren, eta oraindik gehiago janariarekin. Erlaxatzeko aukera eman zuen afari hark, entzun zutenari buruz hitz egiteko, eta gozatzeko! Hurrengo egunean euskal proiektu komunikatibo batzuk bisitatzera eraman genituen; handik Donostiara joan ginen, eta Parte Zaharrean itzuli bat egin genuen. Historiako gertakizunez beteta dauden karrika horien berri izan zuten bertakoen ahotik, eta ondoren pintxoen mundu liluragarria ikusi eta dastatzeko aukera izan zuten. Beste egun batean Durangoko herriko festetako txupinazora eraman genituen, eta plaza gainezka ikusita, hainbeste txosna, halako jai giroa herritarren artean, deigarria atzeman zuten irlandarrek. Hurrengo egunean Gernikara joan ginen bakearen museoa bisitatzera, Astran elkartu ginen gazte mugimenduarekin eta Urdaibai ikusi zuten gero. Iruñera ere eraman genituen, eta nola ez, baita Ipar Euskal Herrira ere, han euskal iheslari politikoen errealitatea ezagutu zuten, gerra zikinaren aztarnak bisitatu, Saran bazkaldu… oso hunkigarria izan zen, eta ederra da emozioak dantzan zituztela ikustea».

Uda betean gaudelarik, oraindik badituzte leku batzuk betetzeko Partizanen. Irail eta azaroan, Herrialde Katalanetara eskaintzen duten bidaiak badu balio historiko baten zantzurik adibidez, gauza handiak gertatuko baitira han hilabete horietan, baina garrantzitsuena da bidaiatzeko manera horren eskaintzak ideiak freskatu eta berritzen segitzen duela aurrerantz begira. Izen emateak nahiz informazio gehiago, www.partizantravel.com-en.

Radio KerneGARA egunkarian argitaratua (2014-07-18)

Menhir

 

2013-06-24 14.49.09

Eurikor


 

calendrier_republicainZabal edo estu izanagatik, luze edo labur, historiaren zati bat gordetzen dutenak dira karrikak, labirinto formako liburutegia osatzen dutenak. Eta Donibane Lohizunetik promenatzerakoan, nongotasunari beha historia hori zeinen desberdina izan daitekeen ulertzeko parada izan duzu.
Ez da falta Manuel Sein “Xanpun” bertsolariaren karrika, ez eta Martin Guilbeau lapurtar politikari euskaltzalearena ere, baina hauek, besteak baino gordeago daude.
Gaur hala ere, “Rue de la Republique” da izar nagusia, hark ukanen du distirarik handiena frantsesen egun nazionalean, horregatik agian ez du euskaraz idatzitako azalpenik. Handik metro gutira ordea “Rue du 17 Pluviôse” dago, euskaraz “Eurikorraren 17ko karrika”, 1794ko otsailaren 5a oroitzeko, Konbentzioko armaden garaipena.
Horrek ekarri dizu gogora, garai batez egutegi desberdin bat izan zuela Frantziak, errepublikarra, elizak agindutako santurik onartzen ez zuena, eta urtea irailaren 22an hasten zela haren gidaritzapean, udazkeneko ekinozioarekin batera, asteak 10 egun zituela, eta hilabeteak 30. Mauleko udal kontseiluko kide bati esker euskarara itzuli zen Çaspigerren ourtheko Qhoundaderra izenarekin, eta naturarekin zerikusia zuten izenekin ezagutzen ziren urtaroetako hilabeteak.
Udazkenekoak Mahaxte, Lainote (lanhote) eta Izozte (Içotzte) ziren, Negukoak Elurkor (Elhurcor), Eurikor (Eoûricor) eta Haizekor (Aycecor), Udaberrikoak Sapadun, Lilidun eta Belardun (Belhardun), eta udakoak Bihilis, Berolis eta Frutilis; azken hau bukatu ondotik 5 eguneko jai nazionala ospatzen zen. 1806ko urtarrilaren 1ean baliorik gabe utzi zuen Napoleonek egutegi hura, metafora bailitzan, kontatu dizutenez errepublikak lortutako demokrazia izpi guztiak egunez egun desagertzen joan baitira geroztik.
Eta gaur, karrika horri beha, nahiago duzu benetako garaipena egun bat lehenago izan zela pentsatzea, 1794ko otsailaren 4an esklabotza debekatu zuelako Konbentzio frantsesak bere kolonia guztietan.
Aurrerantzean gizaki guztiak berdin izan zitezen eskubidez, ez behintzat koloreak desberdinduak, nahiz eta koloreak desberdinago egin dituen ondorengo mendeetan, diruarenak.

GARA egunkarian argitaratua (2014-07-14)

nere

12345

Testuen iturria: University of Toronto Library, digitized by: University of Ottawa

Sidereoa


urratsakEman dio lurrak eguzkiari bira oso bat, eta udan gaude berriro.
Pasa da urtea, eta orain, ez galdetu eguzki urtea izan den, urte tropikoa, edo urte sidereoa ote den gure begi aurretik igaro dena. Behinola, ongi esplikatu zizutelako ez direla berdinak, urte klase horiek prezisioz zehaztu zezaketela denboraren igaroak non utzi zaituen zehatz-mehatz. Baina tira, izenak dira justu-justu oroitzen dituzunak, eta ezin jakin ordu batzuen gorabeheran iazko San Fermin egunaren neurrian ote zauden edo ez. Udak, ordea, badu berezko zapore bat, hala hartzen diozu, eta badu usain bat ere; eta haiek, utzi zenituen leku berean aurkitzen dituzu urtebeteren bueltan. Itsas kresalaren fragantziak larruazalari itsatsitako hondar aleen lurrina atzematen diozu batzuetan, lisatu berri duzun ator zuriarena bestetan, neguko arropa geruzak urrun, biziki urrun utzi dituzun sentsazioarekin nahaspilatuta. Eta sagardo botila freskoak ogitartekoekin ostatuko terrazan, arrautzopilak bestela oihaneko zelai batean, gauean, bizitzak ilun usaina besterik hedatzen ez duenean. Ahoari jaurtitako geziak, gaziki, eta gozoki. Auto ilarak nonahi, eta bozina soinua, baina CO2 gehiegi. Izozkiak karrika bazterrean haurren eskuei kolatuta. Eta motxilarik ez, haien bizkar gainean. Galipota erregosia bazkalosteko pasian, eta meta belarrak bortuan. Izerditzen ez duten behatzak sandalietako lokarri artean. Libre. Behin eta biga amestutako desirak, mugarik gabeko fantasiak, egina eta egin nahia bereizteko marra gorrian. Urrunago dituzu kalimotxo eta garagardo zaporeko muxuen uda haiek hala ere, baina izanen da hartatik probatzen ariko denik oraino. Eta orain siesta ordua da, utzi teknologia, eta ahantzi liburuak, ea bero sargoriak larrutan harrapatzen zaituen. Zapore eta usainik udakoena baita hori, maitasunarena.
Urte sidereo osoan praktikatu behar litzatekeena.andromedaGARA egunkarian argitaratua (2014-07-07)