Beste ardi guztietatik
bera zen desberdinena
Ez zen txuria
ez zen beltza
ez handiena
ez tipiena
Baina bazeukan zerbait
beste guztiek ez zeukatena
Artzainak
bera zuen maiteena
Ardi txakurrei
eta makilei
ez zien obeditzen
Sortze beretik ikasi baitzuen
larrean libre bizitzen
Itsaso
eta mendien arteko lurretan bizi zen
Askatasunari…
irri bat eskaintzen.
2012ko hastapena, Bidaxune
Ardiherria (Gazta Zati Bat), entzun:
You must be logged in to post a comment.