Bagoaz


korrika-18-logotipoa

Bagoaz kanta:

Hemen
euskaldun izatea bezalako
gudaririk ez dago.
Hemen ez dago
euskara adinako
askatasunaren aldeko itxarobiderik.        

( Biktoriano Gandiaga )

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri
bagoaz korrika
elkar entzunaz elkar ulertzera
bagoaz korrika
euskara emanda elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiagok maita dezakegu
bagoaz korrika
ikastera eta erakustera
bagoaz korrika.

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ
HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI

HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI

Maule, Donibane Garazi, Baiona
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea
herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea
bagoaz korrika
eta elkarri euskara ematera
bagoaz korrika!

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ
HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI

HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI

Azkaine, 2012ko uda
AEKri

izar berrien zeru


Entzun kanta, Etzakit, Gurea:

Lurra dugu amore
herria lurralde,
lurra dugu balore
herriaren alde.
Muga gabeko herri
amets edo egi?
borrokaren bidean
dena da zilegi.

Euskal gazte herria
euskal gazteria
zatikatu gabeko
euskal aberria.

Gazteon batasuna
gazteon freskura
guztion desioa
guztion eskura.

Gu gara tresneria, gu gara pausoak, hizkuntza berberaren mingain eta besoak.
Unez une bagoaz, unez une doa, geurea da oraina, geurea geroa.

Nork-berean landua
norberak jantzia,
guztiontzat guztion
independentzia.

Zatoz, inon ez zaude
inoiz lekuz kanpo
Izar berrien zeru
bihurtzeko Kanbo.

Gu gara tresneria, gu gara pausoak, hizkuntza berberaren mingain eta besoak
Unez une bagoaz, unez une doa, geurea da oraina, geurea geroa.

Kanboko Gazte Topagunearen kantua 2000.urtea
Milurtekoa Haika osatuz hasi zenuten gazteoi

Entzun txunbatxunba bertsioa: