Itsaso barnetik badatoz itsas ertzera
irabazi duten atsedena hartzera
Marinelak …
Arrantzaleak
olatuen taupadak
ekarri ditu etxera
Arrainez beterik ekarri dituzte kutxak
haiek jasotzeko portuan daude hutsak
Dendari ttipi
Eta handiak…
elkar batzen ditu
itsasoaren hizkuntzak!
Enkantea hasiz saltzaileek dute hitza
baina itsas andre bat ozenki zaie mintza:
“Gaur nahi beste …
Ohar zaitezte
zuek bizitzeko
guk galtzen dugu bizitza”
“Legatzak lau euro eta hegaluzeak hiru
ongi dakizue ez dela anitz diru
Hiper eta super …
merkatu horiek
izerdia merke erosten ari zaizkigu!”.
Donibane Lohizune, 2011ko udaberria Arrantzale maiteei
Oharkabean mundua jausi zitzaigun gainera
gizarteak sailkatzen gintuen klaseen arabera
batailan
murgildu ginen garaian
konturatu ginen berdin-berdin sentitzen genuela
Menos diferencia
más igualdad
para tener más conciencia
de la humanidad
para que esa lucha de clases sociales…
para qué?
si es que aquí todos somos iguales!
Irrintziaren zain aurkitzen gara
gu elkartu gaituen guda…
maitasunezko istorioa da
irrintziaren zain aurkitzen gara
gu elkartu gaituen guda
ukabilarekin idatzia da!
Hogeita bat garren mendean guda ez da amaitu
Muhammad Aliren kolpeekin dantzatzen jarraitu
Working class!
langile denen oihua
askatasunaren borroka ez delako galdua!
Abre tus sentidos a tu alrededor
mira lo que te rodea
y escucha con atención
puede ser que alguno que esté a tu lado
puede ser…
que te salve con su mano
Irrintziaren zain aurkitzen gara
gu elkartu gaituen guda…
maitasunezko istorioa da
irrintziaren zain aurkitzen gara
gu elkartu gaituen guda
ukabilarekin idatzia da!
Aitari
aita
eta
amari
ama
deitzen badiot
maite ditudala
esaten ari naiz
aitari
ama
eta
amari
aita
deitzen badiot
berdin maite ditudala
esaten ari naiz.
“- Ta biher ta biher ta besterik ez. Ba erromerixera joaten gintzezanien, ta nobixie ta ba nobixieri be mosurik emon eziñik ze pekatu mortala, ta luzie izen ezketiño, parkatu ez itteko modukoa. Ta inpernuko billurraz, ba mosurik emon barik egon biher. Ta oin, oin larrei, ezta? oin larreixen. Egixe da ala ez da? Oin larreixen, oin larreixen. Ta holantxik da mundue. Ta ondo eitten dozue ganera, barriz, ze gaztetan disfrute /bide/ biher da. Ze guri pase jaku gazte denporan, ba hamabost urte ta abadiek dotriñera, don Juan eta don Pedro horrek Iburrikoak izen zien, ta don Juan egon zan zerien, Goroziken, ta dotriñera, kantak ikesi dotriñekoak ta illuntzetxuen esan: “hala, oin arin-arin etxera, ze kanpaie jo orduko etxien egon /bizue/ biher dozue e!”. Ta ariñeketan etxera hamabost urtegaz. Ta oin zer? oin hamabost urtegaz, bueno, bueno, hor dabiz aidien danak. Bueno holantxik. Ta mundue zelan kanbixeten dan bakizu? holantxik kanbixeten da mundue.
– Ta orduen zer, nobixieri ez mosutxurik emon ez ezebez?
– Pekatu mortala. Ta luzie izen ezketiño, parkaziñorik bez.
– Baia iñok ikusten ez banien-ta, illunetan-eta egoten ziñenien etxerako bidien-eta?
– Ez, illunetan egoten zanien bez, ezin emon mosurik.
– Gero ez konteu abadieri.
– Bardin-bardin ikusten deuela Jainkoak eta, illunetan izenda be. Zer ba, zer ba? ta holantxik, holantxik.
– Nobixieri noz /emontsazun/ emon zotsazun lelengo mosue ba zuk?
– Ba ezkontzeko egunetan, ezkontzeko egunetan lelengo mosue. Bittu zemat, ta ibil nitten ba eskolatik, eskolatik euki neuen bijileute, eskolatik bai, eskolatik. Eskolara arkalegaz joaten gintzezan, harek Zorrontzakoak zien, baia Gorozikera elizaz, ta eskolaz Gorozikera etorten zien. Ta eskolatik ein zeaz ta arkalegaz ibilitte hamen pasoan dana, elizara ta eskolara ta, danien pasoan ibilitte ba handixik. Gero ba hogeta sei urte euki zittun andriek eta nik hogeta zortzi urte ezkondu nitzenien. Ba guk arkalegaz eskolatik […].”
Pasarte hau Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea lantzen dituen www.ahotsak.com ataritik hartua da.
Felipe Martitegi Iturrioz
Muxika 1919
1919ko ekainaren 6an jaio zen Gorozikako (gaur egun Muxika) Egiarte Goikoa baserrian eta bertan bizi izan da beti. Aita bertakoa zuen eta ama arratiarra, Dimako San Kristobal auzokoa. Aita gizon ikasia zen, Lizarrako ikastetxean ibilitakoa: politikan murgildua, komiteko jueza, eta udaletxeko kontribuzio-biltzailea; kartzelaratu ostean, heriotza-zigorrera kondenatua izan zen. Kantabria aldera joan zen gaztetatik morroi lanetan. 7 urtez egon zen soldadu: lehenengo, “Cuarta división de Navarra”rekin Iruñean, Castellón de la Planan, Ebron, Sagunton, Aranjuezen, Madrilen, Bilbon…; eta, etxera bueltatzerakoan Nafarroa aldera joan zen muga zaintzera Izaban, Auritzen, Elizondon, Beran… Bilbon zegoela, bertako burdin-hesia eraikitzen parte hartu zuen eta Nafarroan zebilela, Iruritan zauritu ostean, sukaldari-laguntzaile bezala hasi zen lanean. Frankismo ostean, 4 urtez Muxikako zinegotzia izan zen. Emaztea alboko baserri batekoa zuen, Urrebarrokoa, elizaz Gorozika izan arren, Amorebieta-Etxanoko lurretan dagoena.
Joxiren
irribarre amestia
Joxanen
begirada eztia
lurrari
kendutako loreak
maitasunez gordeak
gure bihotzean
gaur
Kriseilu baten argiz
zeruari begira
nora doaz
non dira?
galdutako ametsak
galdutako loreak
galdutako bihotzak…
izen izan zirenak
zenbaki bihurtuak
gaur
Kriseilu baten argiz
zeruari begira
nora doaz
non dira?
galdutako ametsak
galdutako loreak
galdutako bihotzak…
izen izan zirenak
zenbaki bihurtuak
gaur.
Rafaren,
Anaren,
Agurtzaneren,
Ramonen,
Anjelen,
Agustinen,
Bixenteren,
Daviden,
Joxe Mariren…
Bizi ametsak
non diren
nork hil ote zituen
eta
norentzat?
izen asko zituen
izen asko dituen
gobernuak daki
gaur.
Urteak
hogei igaro dira
ateak
itxi egin bailiran
begira
uneoro ari da
herrira
lotzen duen harira.
Gertutik
urrutira pausoa
urrundik
hurbiltzen da presoa
jasoa
herriaren besoa
osoa
herriak sentitzen du osoa
Helduko da bai eguna
lotura askatuko da
haizea ere aske den
egun hori helduko da.
Badaki
barruan preso dela
kanpoan
herria den bezela
kartzela
ziega txikien gela
itzela
itzela sorterriak duela.
Helduko da bai eguna
lotura askatuko da
haizea ere aske den
egun hori helduko da.
Presoak preso dauden artean
herria ere
preso dago
borrokan dago
batak bestea askatuko duelako
bien edergai
bietan darrai
Baserrian 1999ko larrazkena
Bizitza ebatsi dizuenei
Entzun Mezatua:
Entzun Kantua, Etzakit taldea, Goiz edo Noiz diska 2000 urtea:
Presoak deitzen dizuete Preso zaudetela erraten dute zuek baino presoago bizi direnek eta badakite preso zaudetela kartzelatik ateratzean preso segi ez dezazuen
Ez kezkatzeko erran zieten
dena zela posible
ezer ez zela ezinezko
gosea bazuten
jateko
egarri baziren
edateko
arropa behar bazuten
erosteko
eta
dirua behar bazuten
eskatzeko.
Praktikoak ez ziren gauzekin
ez denborarik galtzeko
ametsak ahantzi
eta lo egiteko
egunak beti argitzen duelako,
eta,
eguzkia aterako zela
erran zieten
baina ordurako
leihorik gabeko ziegetan
sartuak zituzten.
Ez dut eguna oroitzen,
ez hilabetea,
eta ezta urtea ere;
etxe atariko zaingorriak eta krabelinak ureztatu nituela
oroitzen dut ongi,
eta baita
babes eske heldu zinela ere.
Baina,
biak gorde dizkit memoriak:
loreena eta babesarena.
Badira gorde ez dizkidan detaileak,
edo,
hain ongi gorde dizkit,
ez dakidala
non ezkutatu dituen.
Etorri zait
denbora zenuela hizketagai,
doi bat irakasle,
doi bat errukiz,
ohartzeko haren gupida ezaz;
eta aholku ematen ikusten zaitut gero:
desirei pasatzen ez uzteko,
gotorlekuak deseraiki,
lubakietatik irten
bizitza egunero soinean jantzi
eta
erreparorik gabe zikintzeko
oihuka,
gogoan zizelkatu arte.
Bukaeran maitasunaz aritu zinela,
hastapenetik «maite naiz» esateaz,
eta «maite zaitut» bukaerarako ez uzteaz
biak direlako istorio beraren
hasierako orube.
Zilborraren soa eten
harrokeriak hauspotzeak zer dakarren…
esan,
eta isildu egin zinen,
arkaitz artetik
amilka erortzen zen urari begirada eskaini
eta haizearekin bat eginda
bidaiatzeari ekin bazenio bezala.
Ez dut besterik oroitzen
babes bila etorri zinela
eta
babes
nik hartu nuela
baino ez.
Emaidazu berriro ongietorria
zu zara nire poz guztien iturria
emaidazu berriro ongietorria
gelditzeko nator eta…
Tren batean gurutzatzen diren begiradak
barra ertzean ematen diren musuak,
lo aurreko uneak amesten,
amesten egunak joaten dira…
hondartza horian egindako gazteluak
ez dituzte olatuek eraitsiko
gure eskuekin marraztutako loreak
ez ditu denborak ebakiko
Emaidazu berriro ongietorria
zu zara nire poz guztien iturria
emaidazu berriro ongietorria
gelditzeko nator eta
Le notti arrivano veloci
I giorni scappano dalle mie mani
Ricordi il treno nella nostra stazione
E invece qui la gente non ci parla nei bar
Loak hartu baino lehen esnatu nahi nuke
loak hartu baino lehen amestu nahi nuke
e suoni…
aspaldiko garaien bidean galdurik
gogoratzen zaitudan bezala ikusi
Immagini, immagini, immagini…
Emaidazu berriro ongietorria
zu zara nire poz guztien iturria
emaidazu berriro ongietorria
gelditzeko nator eta…
Ricordi, immagini, e suoni, di quella vita…
Accoglimi di nuovo fra le tue braccia
perché sei tu la fonte della mia felicità
Accoglimi di nuovo fra le tue braccia
perchè ritorno per restar
Emaidazu berriro ongietorria
zu zara nire poz guztien iturria
emaidazu berriro ongietorria
gelditzeko nator eta!
Ez zuen ikasi eguzkiari begiratzen ez zuen ikasi pentsamenduak kanporatzen masailak malkoz bustita igaro ohi zuen gaua bakardaderik hotzenean bizi zen elurraren alaba.
Ez zuen jakin nahi ametsak zertarako diren ez zuen bizi nahi errealitateari barre egiten lotsak mina sortzen zion ausardiak ikara bihotz izoztu bat zen elurraren alaba.
Ez zuen inoren errukiaren esperantzarik ez zuen segurtasunik ez eta zalantzarik denborak ihes egiten zion galdu gabe begirada bere munduaren jabe zen elurraren alaba.
Ez zuen lagunik bere ezagunen artean ez zuen gogorik lotzeko lurraren katean eta bera izan zenaren testigua zu zara ispiluan agertzen zaren elurraren alaba.
You must be logged in to post a comment.